Euskal Jai Egunean, maiatzaren 25ean, trikitilari gazteen txapelketa egingo da, 17:00etan hasita, Berdura plazan. 20 urte arteko -horiek barne- trikitilariek parte hartu ahalko dute lehiaketan eta bertan izena emateko azken eguna datorren osteguna, maiatzaren 16a, izango da.

Interesa dutenek 943 89 60 24 telefono zenbakira deituta edo kultura@getaria.eus helbide elektronikora idatzita, ondoko datuak adieraziz eman beharko dute izena: izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze-data, helbidea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.

Gehienez, zortzi bikotek parte hartu dezakete eta bikote bakoitzak hiru piza jo beharko ditu. Hainbat irizpideren arabera, epaimahaiak lehenengo hiru onenei emango die saria.

 

Lotutako albisteak: