Gaurtik, maiatzaren 9tik, dago zabalik antzerki tailerrean izena emateko epea. Bost urtetik gorako herritarrei zuzendutako ekimena da eta maiatzaren 23an, ostegunarekin, egingo da, 16:00ak eta 19:00ak bitartean.

Izen-ematea 2-6 laguneko taldetan egin behar da, liburutegian bertan edo telefonoz (943 89 61 47). Antolatzaileek aurreratu dutenez, plazak mugatuta egongo dira.