Covid-19ak sortutako krisi egoeraren aurrean, eskuladeko Hondakinen Bilketa Zerbitzuak hainbat neurri hartu zituen. Gutun bitartez, Urola Kostako Udal Elkarteak, hartutako neurriak errespetatzeko premiazko deia egin die herritarrei. Elkartetik, erantzukizunez jokatzeko garaia dela azpimarratu dute: “guztion osasuna babesteko modu bakarra da, baita bilketa zerbitzuko langileena ere”

Hartutako neurrien artean daude, besteak beste, errefusaren eta hondakin organikoen edukiontziak, uneoro, irekita mantentzea; beraz, horiek zabaltzeko ez da txartelik erabili behar. Hondakin handiak jasotzeko zerbitzua, bestalde, bertan behera geratu da. Covid-19arekin gaixotuta dagoen herritarren hondakinei dagokionez, ez dira bereiziko; hau da, gaixotutako herritarrek edota zaintzaileek erabilitako eskularruak, musuzapiak, maskarak,… poltsa itxietan atera eta errefusaren edukiontzietara botako dira. Neurri guztiak zabalago ezagutzeko jo hurrengo albistera.

Udal Elkartea etengabe ari da bilketa zerbitzua egokitzen eta hura indartzeko neurriak hartzen. Gainera, edukiontzi guneak maiz ari dira desinfektatzen. Guztion osasunerako eta koronabirusaren hedapena saihesteko, herritarrok neurri horiek guztiak errespetatzea ezinbestekoa da.