Albisteak
Onlifly taldeak abesti berria sareratu du
Urtarrilaren amaieran grabatu zuen Onlifly talde getariarrak bigarren diskoa Donostiako Corsarios estudioan. Hasiera batean diskoa plazaratu arteko prozesuak "luze" jotzea aurreikusten bazuten ere, gogoari eutsi ezin eta...
Agenda
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saioetako bat bihar, Getarian
Apirilaren 25ean, Eskoriatzan hasi zuten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Lehen saio hartan, Libe Goenaga getariarrak parte hartu eta emaitza ezin hobea lortu zuen. Izan ere, saioko puntuaziorik altuena eskuratu zuen; hain justu, 330. Amets Aizpurua...
Ostiralean hasiko dituzte sanisidroak Meaga auzoan
San Prudentzio auzoko jaiak eta Antxoaren Eguna nahiz Arrantzalearen Egunak igaro berritan, iritsi dira Meaga auzoko festak. Hiruzpalau egunez luzatuko den egitarauaren bitartez, San Isidroren jaiak ospatzeari ekingo diote ostiralean, maiatzaren 10ean. Ostiral...
Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek Aita Mari ontzia bisitatu dute Getarian
Aita Mari ontzia bisitatu eta Salvamento Maritimo Humanitario (SMH) elkarteko ordezkariekin bildu asmoz, Getarian izan dira Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendoza, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez, Giza Eskubide eta...
EAEko portuetan, 7 milioi kilo antxoa eta 9,1 milioi kilo berdel inguru deskargatu dituzte
Antxua Egunaren karietara, antxoaren eta berdelaren kanpainari buruzko datuak aurkeztu zituzten pasa den ostiralean Getariako portuan. Bertan izan ziren Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapia, Haritz Alberdi...
Euskal Herriko VII. Artisau Garagardo Azokan, Zampano artisau garagardoa izendatu dute onena
Iragan den larunbatean, maiatzaren 4ean, Euskal Herriko VII. Artisau Garagardo Azoka egin zen Ordizian. 18 artisau garagardok parte hartu zuten bertan; tartean, Getariako bizilagun Joe Fesserrek ekoizten duen Zampano markak. Hala, azokan parte hartu zuten garagardoen...
Zaharren Omenaldiko bazkarian apuntatzeko epea ireki dute
Urtero modura, Tonpe Guraso Elkartea eta Lagunek antolatuta, herriko adineko pertsonei omenaldia egingo diete ekainaren 2an, igandearekin. Egun osoko egitaraua prestatu dute eta dagoeneko, eman daiteke bazkaritarako izena. Aurtengoan, Zumaian egin beharrean, Cristobal...
Komunitatea
Old Stars da, lehenbizikoz, Floren Memorialeko lider
XII. Floren Memoriala Futbito Txapelketa oso bizia ari da izaten eta asterik aste aldatzen da sailkapenaren egoera. Hala, Aste Santuko etenaldiaren ondotik, pasa den asteburuan itzuli ziren taldeak zelaira eta sailkapenaren buruan zeuden bi taldeen arteko partidak...
Garraio publikoan etxera itzultzeko odisea
Zumaiako jaietara garraio publikoan joatea erabaki dugu, urtero egin izan dugun bezala. Aurten ere, garraio publikoaren eskaintzak, administraziotik erabiltzeko aholkatzen den eta finantzatzen den horrek, ez du bete erabiltzaileen eskaria. Adin eta egoera sozial...
Getariako EAJ-PNVren mezua, Ardanza lehendakariaren heriotza dela eta.
Getariako Eusko Alderdi Jeltzaleak atsekabez hartu du Jose Antonio Ardanza Garro lehendakariaren heriotzaren berria. Lehendakariari errespetua adierazteko, Eusko Jaurlaritzaren dekretuarekin bat egiten du eta haga erdian ezarri du Batzokiko ikurriña, xingola...
Bideoak
Eskolako ahotsa
Problem displaying Facebook posts. Backup cache in use.
Click to show error