EH BILDUREN BOZA ABSTENTZIO KRITIKOA IZAN DA UROLA KOSTAKO 2020ko AURREKONTUETAN
Abe 27, 2019
Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2020ko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio. Aurrekontuak EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu dituzte. EHBilduko hautetsiak abstenitu egin gara, aurrekontu hauek hutsune nabarmenak dituztelako.
Hondakinen bilketan atzera pausoa eman da.
2016an akordioa sinatu zenetik, EH Bildu hondakinen edukiontzien erabilera egokia helburu duen jarraipena eta kontrol hurbila aldarrikatzen ari da, kale-hezitzaile talde eraginkor bat eskatuz. Iaz, koalizioaren ekimenez, helburu horretarako plantilla handitzea lortu zen, eta datorren urterako, plantilla hori sendotzen jarraitu beharrean, bi langiletara murriztuko da; eta EH Bilduren ustez, hori ez da nahikoa hondakin organikoetan eta errefusean oraindik egiteko dagoen lan garrantzitsuari aurre egiteko.
Era berean, 2016ko akordioak, sormenaren araberako kobrantza sistema aurreikusten zuen, “gehien sortzen duenak gehiago ordaindu behar du” printzipioaren baitan. 2019ko aurrekontu-akordioan azterketa bat egiteko konpromisoa hartu zen, 2020. urterako sorkuntza-tasa batzuk ezartzeko oinarriak finkatuko zituena, baina konpromiso hori ez da bete.
Gizarte Zerbitzuen alorrean ere aldaketak aldarrikatzen ditugu.
EH Bilduk udaletatik mankomunitatera egin beharreko eskumen aldaketak bideratu eta arlo honetan aurrera pausuak emateko premia azpimarratuz.
Horretarako, partida ekonomiko bat sartu beharko litzatekela uste dugu, esaterako, legeak eskatzen duen bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu integrala abian jartzeko pausoak ematen hasteko.
Beste aldarrikapen bat turismoa eta euskararen ingurukoa da.
EH Bilduren ustez, Urola Kostako elkartea osatzen duten udalerrientzako turismo jarduera euskalduntzeko egitasmoa estrategikoa da, turismo eskaintza anitzagoa, bereziagoa eta, tokiko garapen ikuspuntutik, eraginkorragoa izateko.
Bide horretan UEMA ezinbesteko kolaboratzaile modura ikusten du EH Bilduk, eta erakunde horrekin elkarlana berriro martxan jartzea eskatu zuen.
Urola Kostako lehendakaria den Lourdes Salsamendiri datorren urtean eta hurrengoetan, aipatu zituen ildoak eta gainontzekoak jorratzeko elkarlanean aritu eta irtenbide egokiak bilatzeko eskua luzatuta duela adierazi diogu.
Izen-ematea doakoa izango da eta emailez egin beharko da helbide honetan: palamemoriala@gmail.com Izena ematerakoan, bi partaideen izen-abizenak eta telefono zenbaki bat zehaztu beharko dira. Ordenaren [...]
Egitaraua: 12:30ean, XII. Zilarrezkoa Antxuaren aipamenak, Cristobal Balenciaga Museoan. 18:30ean, Pepita Enbil Musika Eskolako trikitilariak eta Gure Txeru elkarteko dantza taldearen emanaldia Gazte Alaiak txistulari [...]
Egitaraua: 11:00etan, Antxua Eguneko VI. Bela Estropada. Goizean zehar, itsas eskulanak, saregileen lan erakusketa; Mater ontzira bisitak, itsas esperimentuak, txakolin eta baxurako arrainen uztarketa, arrantza [...]
Malkorbe hondartzan egingo dute igeriketako proba (750 metro); Garate gainetik abiatuta, kostako errepidetik bizikletakoa (20 kilometro) eta herrigunean korrikakoa (bost kilometro). Lotutako albisteak: Dagoeneko [...]
Egitaraua: 10:00etan, arrantzaleen meza, Jesus Aldalurrek zuzendutako Getariako abesbatzarekin. Gero, itsas bedeinkapena, Artzapen. Jarraian, itsasoko arrantzale erretiratuei omenaldia. 10:00etatik 11:30era Mater itsasontzia bisita. 11:00etan, Gipuzkoako [...]
Egitaraua: 21:00etan, txupinazoa eta ikurrinaren igoerarekin jaien hasiera. 22:00etan, mus txapelketa azkarra. Izen-ematea 21:30etik 22:00etara izango da.
Egitaraua: 17:00etan, ume jolasak. Ondoren, txokolatada. 21:00etan, triki auzo afaria Julen eta Manex trikitilariek girotuta. Ondoren, musika elkartean.
Arratsaldean, 18:30ean, haurren emanaldi izango da eta gauean, 22:00etan, helduena. Pepita Enbil Musika Eskolarekin, Getariako Musika Bandarekin eta Gazte Alaiak txistulari taldearekin elkarlanean antolatutako ekintza.
16 urtetik gorako bikote mistoek hartuko dute parte. Kanporaketa bidez ariko dira, irabazten duen bikoteak jarraituko du lehian. Gehienez 16 bikotek hartuko dute parte. [...]
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.