Artzape Euskara Elkartea
Bihar banatuko ditugu Getarian Errigorako produktuak
Bihar, osteguna, iritsiko dira herrira duela aste batzuk getariarrek eskatutako Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko produktuak. Artzape Euskara Elkartekook arduratuko gara banaketaz eta eskaera egina duten herritarrak, 16:00ak eta 20:00ak bitartean, Eskualtxetara...
Iruenek lortu du Egunean Behineko bederatzigarren denboraldiko garaipena
Atzo jokatu zuten Egunean Behineko parte hartzaileek bederatzigarren sasoiko azken partida. 577,06 puntu eskuratuta, Iruene izan da azken asteko irabazlea. Bigarren eta hirugarren sailkatuak Neka eta Kajutei izan dira, 530,34 eta 520,42 punturekin, hurrenez hurren....
ARTZAPEko erredakzioan jaso behar dira Korrikako petoak
Ostiralean, 03:55 aldera, igaroko da Korrika Getariatik. Hainbat elkarte eta entitatek erosi dute kilometroren bat eta lekukoa eraman behar dutenek ARTZAPEko erredakziotik (Eskualtxeta kulturgunea, 2. solairua) pasa beharko dute euren petoaren bila. Goizetan egongo da...
Bederatzigarren denboraldiko lehen garaipena eskuratu du Unaik
Egunean Behin jokoko bederatzigarren sasoia amaitzeko astebete falta den honetan, Unai izan da denboraldiko azken-bigarren irabazlea. 540,59 punturekin, Getaiarrak taldeko sailkapenaren buru kokatu da. Atzetik, 537,06 punturekin, Iruene izan da bigarren sailkatua eta...
Sailkapeneko lehen postura itzuli da Iruene
Bi astez jarraian lehengo lekua eskuratu gabe egon ostean, 552,93 punturekin, Iruenek lortu du amaitu berri den asteko garaipena. Irabazlearengandik oso gertu, 550,82 punturekin, Kajutei, duela bi asteko irabazlea, bigarren sailkatua izan da. Hirugarren postua,...
Txistu izan da joan den asteko irabazlea
Azken bi asteetan, Getaiarrak taldeko irabazleen zerrendara erabiltzaile berriak batu dira; hain justu, Kajutei eta Txistu. 556,49 puntu lortuta, Txistu erabiltzailea izan da denboraldiko zazpigarren asteko garailea. Puntu pasatxoko aldearekin, Muji10 izan da bigarren...
Denboraldiko lehen garaipena lortu du Kajuteik
Denboraldia hasi zenetik, asteak joan asteak etorri, Iruene izan da Getaiarrak taldeko lehena. Seigarren astean, ordea, Kajuteik aurre hartu dio eta 558,41 punturekin, bera izan da garaile. Hala ere, duela zenbait aste lortutako 599,51 puntuei esker, denboraldiko...
Olatuaren gailurrean jarraitzen du Iruenek
Egunean Behineko bederatzigarren denboraldiko bosgarren astean ere, lehenengo postua lortu du Iruene erabiltzaileak. 525,83 punturekin, Getaiarrak taldeko sailkapenean buru kokatu da eta taldeko lidertzak ere bere eskuetan jarraitzen du. Izan ere, duela aste batzuk...
Denboraldiko laugarren garaipena poltsikoratu du Iruenek
570,26 punturekin, Iruenerentzat izan da joan den asteko Getaiarrak taldeko txapela. Asteak joan asteak etorri, maila ederra ari da erakusten. Momentuz, bere eskutan dago denboraldiko markarik onena. Izan ere, inork ez du duela pare bat aste ia 600 puntutan berak...
Hirugarren astez jarraian Iruene gailendu da Getaiarrak taldean
Denboraldi ezin hobea ari da egiten Iruene. Jada, badira hiru aste bederatzigarren sasoia hasi zela eta hiruretan lehenengo postua lortu du lehiakide getariarrak. Joan den astean 547,63 punturekin eskuratu du garaipena; ez du, ordea, astebete lehenago berak ezarritako...