EH BILDUREN BOZA ABSTENTZIO KRITIKOA IZAN DA UROLA KOSTAKO 2020ko AURREKONTUETAN
Abe 27, 2019
Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2020ko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio. Aurrekontuak EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu dituzte. EHBilduko hautetsiak abstenitu egin gara, aurrekontu hauek hutsune nabarmenak dituztelako.
Hondakinen bilketan atzera pausoa eman da.
2016an akordioa sinatu zenetik, EH Bildu hondakinen edukiontzien erabilera egokia helburu duen jarraipena eta kontrol hurbila aldarrikatzen ari da, kale-hezitzaile talde eraginkor bat eskatuz. Iaz, koalizioaren ekimenez, helburu horretarako plantilla handitzea lortu zen, eta datorren urterako, plantilla hori sendotzen jarraitu beharrean, bi langiletara murriztuko da; eta EH Bilduren ustez, hori ez da nahikoa hondakin organikoetan eta errefusean oraindik egiteko dagoen lan garrantzitsuari aurre egiteko.
Era berean, 2016ko akordioak, sormenaren araberako kobrantza sistema aurreikusten zuen, “gehien sortzen duenak gehiago ordaindu behar du” printzipioaren baitan. 2019ko aurrekontu-akordioan azterketa bat egiteko konpromisoa hartu zen, 2020. urterako sorkuntza-tasa batzuk ezartzeko oinarriak finkatuko zituena, baina konpromiso hori ez da bete.
Gizarte Zerbitzuen alorrean ere aldaketak aldarrikatzen ditugu.
EH Bilduk udaletatik mankomunitatera egin beharreko eskumen aldaketak bideratu eta arlo honetan aurrera pausuak emateko premia azpimarratuz.
Horretarako, partida ekonomiko bat sartu beharko litzatekela uste dugu, esaterako, legeak eskatzen duen bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu integrala abian jartzeko pausoak ematen hasteko.
Beste aldarrikapen bat turismoa eta euskararen ingurukoa da.
EH Bilduren ustez, Urola Kostako elkartea osatzen duten udalerrientzako turismo jarduera euskalduntzeko egitasmoa estrategikoa da, turismo eskaintza anitzagoa, bereziagoa eta, tokiko garapen ikuspuntutik, eraginkorragoa izateko.
Bide horretan UEMA ezinbesteko kolaboratzaile modura ikusten du EH Bilduk, eta erakunde horrekin elkarlana berriro martxan jartzea eskatu zuen.
Urola Kostako lehendakaria den Lourdes Salsamendiri datorren urtean eta hurrengoetan, aipatu zituen ildoak eta gainontzekoak jorratzeko elkarlanean aritu eta irtenbide egokiak bilatzeko eskua luzatuta duela adierazi diogu.
Getariako Udalaren laguntzarekin, Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan egingo den emanaldia izango da. Iñaki Tolaretxipiren gidaritzapean, Landarbaso Abesbatzarekin batera, oholtza gainean izango dira Xabier Euzkitze bertsolaria [...]
2022ko salbatoreetako laugarren eguneko egitaraua: 09:30ean: Gazte Alaiak txistulariekin diana. 11:00etan: Herriko trikitilari eta panderojoleen kalejira, plazatik moilara. 11:40etan: Euskotren eta Eusko Label Ligako estropada: [...]
A Viagem diskoaren aurkezpen kontzertua egingo du, honako abestiak osatua: Homenagem a Sabrosa, Fernão de Magalhães, Sabrosa em Marcha, Bombeiros Voluntários de Sabrosa, Zé Padeiro, Marcha de Sabrosa eta Uvas do Douro. [...]
2022-2023 ikasturterako izen-emate epea zabalik izango da. Lotutako albistea: Irailaren hasieran zabalduko dute Pepita Enbil Musika Eskolako matrikulazio epea.
Axier Lopez Argiako kazetariak landu du liburua. Aurkezpenean izango dira Idoia Arrieta Getariako historialaria eta Luciana Alfaro Euskal Herriko emakume migratu eta arrazializatuen sareko kidea. [...]
Elkano Itsas Herria erakusketaren irekiera eta Juanita Larando patatxari harrera ekitaldia moilan. Antolatzaileak: Getariako Udala eta Elkano Fundazioa. Lotutako albisteak: Astebete baino gehiago iraungo [...]
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.