EH BILDUREN BOZA ABSTENTZIO KRITIKOA IZAN DA UROLA KOSTAKO 2020ko AURREKONTUETAN
Abe 27, 2019
Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2020ko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio. Aurrekontuak EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu dituzte. EHBilduko hautetsiak abstenitu egin gara, aurrekontu hauek hutsune nabarmenak dituztelako.
Hondakinen bilketan atzera pausoa eman da.
2016an akordioa sinatu zenetik, EH Bildu hondakinen edukiontzien erabilera egokia helburu duen jarraipena eta kontrol hurbila aldarrikatzen ari da, kale-hezitzaile talde eraginkor bat eskatuz. Iaz, koalizioaren ekimenez, helburu horretarako plantilla handitzea lortu zen, eta datorren urterako, plantilla hori sendotzen jarraitu beharrean, bi langiletara murriztuko da; eta EH Bilduren ustez, hori ez da nahikoa hondakin organikoetan eta errefusean oraindik egiteko dagoen lan garrantzitsuari aurre egiteko.
Era berean, 2016ko akordioak, sormenaren araberako kobrantza sistema aurreikusten zuen, “gehien sortzen duenak gehiago ordaindu behar du” printzipioaren baitan. 2019ko aurrekontu-akordioan azterketa bat egiteko konpromisoa hartu zen, 2020. urterako sorkuntza-tasa batzuk ezartzeko oinarriak finkatuko zituena, baina konpromiso hori ez da bete.
Gizarte Zerbitzuen alorrean ere aldaketak aldarrikatzen ditugu.
EH Bilduk udaletatik mankomunitatera egin beharreko eskumen aldaketak bideratu eta arlo honetan aurrera pausuak emateko premia azpimarratuz.
Horretarako, partida ekonomiko bat sartu beharko litzatekela uste dugu, esaterako, legeak eskatzen duen bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu integrala abian jartzeko pausoak ematen hasteko.
Beste aldarrikapen bat turismoa eta euskararen ingurukoa da.
EH Bilduren ustez, Urola Kostako elkartea osatzen duten udalerrientzako turismo jarduera euskalduntzeko egitasmoa estrategikoa da, turismo eskaintza anitzagoa, bereziagoa eta, tokiko garapen ikuspuntutik, eraginkorragoa izateko.
Bide horretan UEMA ezinbesteko kolaboratzaile modura ikusten du EH Bilduk, eta erakunde horrekin elkarlana berriro martxan jartzea eskatu zuen.
Urola Kostako lehendakaria den Lourdes Salsamendiri datorren urtean eta hurrengoetan, aipatu zituen ildoak eta gainontzekoak jorratzeko elkarlanean aritu eta irtenbide egokiak bilatzeko eskua luzatuta duela adierazi diogu.
Izen-emate orriak bileran bertan banatuko dituzte eta apuntatzeko interesa duen talde bakoitzetik, arduradun bat joatea eskatu dute. Lotutako albistea: Futbito txapelketako bilera informatiboa egingo [...]
Akerregitik eta San Prudentziotik barrena, Askizura arteko bidea egingo dute. Bertan, San Martin Elkartean bazkaldu ondoren, kotxez, Meagako eta Eitzagako baserrietara joango dira. Antolatzailea: Alamedatik [...]
TEK egitasmoaren nondik norakoak azaldu eta hurrengo urratsen inguruan hitz egingo dute. Lotutako albisteak: Getariako Tokiko Energia Komunitatearen aurkezpena egingo dute asteazkenean
Honako abestiak interpretatuko dituzte: Agur zaharrak, Arratseko kanpaiak, Kaiatikan, Ume eder bat, Aldapeko sagarraren-Txoria txori, Agur Maria, Ilunabarra, Arraunlariak eta Getariako ereserkia. Lotutako albisteak: [...]
Partidak: 22:00etan, Abeta Berri-Old Stars. Epailea, Kaia/Kaipe. 23:00etan, Astillero-Kaia/Kaipe. Epailea, Abeta Berri. Lotutako albistea: Gaur hasiko da XII. Floren Memoriala Futbito Txapelketa
Frantziar Pirineoetan dagoen Luz Ardiden eski estazioara joango dira. Otsailaren 10a baino lehen eman behar da izena (688 863 860). Lotutako albisteak: Larunbatean amaituko [...]
Gai zerrenda: Iazko batzarreko aktak onartzea. Ekonomia-balantzea Pentsionisten plataforma 2024ko ekintzen programazioa Batzorde berria bozkatzea Besteak Amaieran, hamaiketakoa egingo dute.
Urritza Aisialdi Taldeak antolatuta, Lehen Hezkuntzako hirugarren eta bosgarren maila arteko haurrei zuzendutako tailerra da. Izena emateko azken eguna otsailaren 14a izango da (urritza.ae@gmail.com).
Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentala. Poliziak Irun eta Hendaia arteko zubia itxi izanak eta etorkinen kontra ezarritako kontrolek eragindako egoera azaltzen du.
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat. Gero, filmaz ariko dira, Uxue Alberdik dinamizatuta. Lotutako albisteak: Datorren asteartean jarriko dituzte salgai zine ziklorako sarrerak, turismo bulegoan [...]
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.