Bigarren astez jarraian, Egunean Behineko Getaiarrak taldeko lehen postua lortu du Iruenek. 560,79 punturekin poltsikoratu du urrezko domina. Bigarren postua, 536,07 punturekin, Iurerentzat izan da eta hirugarrena, 528,31 puntu lortuta, Txisturentzat.
Taldeko markak Irueneren eskutan jarraitzen du; hain justu, 600,92 puntutan. Apurka-apurka, 10. sasoia ari da amaierara gerturatzen. Aste hau kontatuta, lau aste besterik ez dira gelditzen denboraldia bukatzeko.
Lotutako albisteak:
- Iruene izan da joan den asteko irabazlea.
- Denboraldiko lehen garaipena lortu du Txistuk.
- Iruenek irabazi du, lehia estuan, aurreko asteko Egunean Behin.
- Irabazle berria azken astean Egunean Behinen: Oier IA.
- Joan den astean ere, Iruene izan da Getaiarrak taldean buru.
- Iruenek marka berria ezarri du.