Gaztetxoak gogotsu datoz eta Gure Txeruren pilota sailak XLIV. Eskuz Banakako Pilota Txapelketa antolatu du aurten. Asteburu honetan, bihar, hain zuzen ere, helduko da amaierara, finalak jokatuko baitira, 11:00etatik aurrera, frontoian.
Mailatan banatuta, honako pilotariak lehiatuko dira txapelagatik:
- Txikiak: Unai Santiso vs. Alain Domingo
- Benjaminak B: Maialen Larrañaga vs. Alaia Roteta
- Benjaminak A: Martin Fleischmann vs. Ekhi Aranburu
- Alebinak B: Unai Aranguren vs. Peru Aranberri
- Alebinak A: Weslly Mayorga vs. Julen Segurola
- Infantilak: Unax Zulaika vs. Jokin Txueka