Realaren urazpiko jardueretarako sekzioko kideek dozenaka katuarrain topatu dituzte Getariako moilaren bokalean; itsas hondoan, hilda. Sekzioko urpekariek azaldu dutenez, Kantauri Itsasoko ohiko espeziea da, 40-50 zentimetro inguruko luzera duena eta, arrantza jarduera tarteko, arriskuan dagoena.

Urazpiko jardueretarako sekzioak arrantza sektoreari egotzi dio jazotakoa eta “tragedia” bat izan dela nabarmendu du. Arrantza sareek “inpaktu suntsitzailea” dutela urpeko faunan eta katuarrain horiek arrantza erreusa izan direla uste dute. Urpekarien taldeak salatu du itsasora hilda bota dituela norbaitek. Dirudienez, “jasangarriak ez diren praktika” horiek denbora daramate espezie horri kaltea eragiten.

Argazkiak: Diego Carral eta Andoni Bengoetxea.