Herriko portuan pasako ditu datozen egunak Aita Mari itsas salbamenduko ontziak eta herritarrentzat, ateak zabalduko ditu. Bisita libreak eta doakoak egiteko aukera izango da, maiatzaren 3tik 9ra, ondoko ordutegian: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

2017. urtean, Erdialdeko Mediterraneoko egoera ikusita, Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEak Aita Mari proiektua jarri zuen abian. Boluntarioen, elkarteen eta erakundeen nahiz norbanakoen finantzaketari esker, Stela Maris Getariako arrantza-ontzia erreskate-ontzi bihurtu zuten, “Mediterraneo itsasoan itotzen ari ziren errefuxiatuak salbatzeko”. Orduz geroztik, 12 misio egin ditu eta azken misio horretan, 43 naufrago erreskatatu ditu.