Salbatore Eguneko ohitura da alkateak herritarrei ohorezko aurreskua dantzatzea. Haritz Alberdik ez du hutsik egin, eta serio heldu dio getariarren aurrean jarri eta dantza egiteko erronkari. Dantzak aurrera egin eta bertaratutakoen animo oihuak entzun ahala,...
Laket taldearen dantzaldian nabarmena zen getariarren gozamenerako gogoa. Minutuak aurrera egin ahala betetzen joan da plaza, eta Getariako Banda plazan sartzearekin batera, Esperantza animatzen hasi dira bertaratutakoak. Minutu gutxiren buruan, giroa bero-bero...
Herriko erdiguneko ohiko zalapartatik aldenduta, eremu lasaiago bat estreinatu dute gaur arratsaldean Cristobal Balenciaga Museoaren ondoan. Xumea itxuraz –harmanaka aulki, barra bat, teklatua eta musikaria bertatik bertara– baina, gaurkoan behintzat, eskaintza...
Goiza haur parkean jolasean pasa ondoren, 12:00ak gerturatu ahala, haur, gaztetxo zein gurasoak plazaren inguruan bildu dira haurren txupinazoa ikusteko. Pixkanaka, Alkate Txiki egunean agintea hartutako udal ordezkariak udaletxeko balkoira irten dira, herritarrei...
Duela hiru urte bezala, Irati Idiakez eta Intza Gurrutxagak prestatu dute, epaimahaiaren aburuz, paellarik onena gaur goizeko lehiaketan. Haragia zein itsaskiak nahastu dituzte gazteek aurtengoan, eta Haizea Lertxundi, Itziar Garrastazu eta Joseba Fuentesen...
Gertu dute oraindik herriko gazteenek Getariako azken parranda, duela bi aste eskas ospatu baitzuten Gazte Asanbladaren urteurrena. Gaurkoan, denek kamiseta bera soinean, Salbatore Jaietako Gazte Eguna izan dute elkarrekin gozatzeko arrazoi. Hasierako txupinazoa,...
Getariako Udalaren laguntzarekin, Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan egingo den emanaldia izango da. Iñaki Tolaretxipiren gidaritzapean, Landarbaso Abesbatzarekin batera, oholtza gainean izango dira Xabier Euzkitze bertsolaria [...]
2022ko salbatoreetako laugarren eguneko egitaraua: 09:30ean: Gazte Alaiak txistulariekin diana. 11:00etan: Herriko trikitilari eta panderojoleen kalejira, plazatik moilara. 11:40etan: Euskotren eta Eusko Label Ligako estropada: [...]
A Viagem diskoaren aurkezpen kontzertua egingo du, honako abestiak osatua: Homenagem a Sabrosa, Fernão de Magalhães, Sabrosa em Marcha, Bombeiros Voluntários de Sabrosa, Zé Padeiro, Marcha de Sabrosa eta Uvas do Douro. [...]
2022-2023 ikasturterako izen-emate epea zabalik izango da. Lotutako albistea: Irailaren hasieran zabalduko dute Pepita Enbil Musika Eskolako matrikulazio epea.
Axier Lopez Argiako kazetariak landu du liburua. Aurkezpenean izango dira Idoia Arrieta Getariako historialaria eta Luciana Alfaro Euskal Herriko emakume migratu eta arrazializatuen sareko kidea. [...]
Elkano Itsas Herria erakusketaren irekiera eta Juanita Larando patatxari harrera ekitaldia moilan. Antolatzaileak: Getariako Udala eta Elkano Fundazioa. Lotutako albisteak: Astebete baino gehiago iraungo [...]
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.