Map Unavailable
Eguna/Ordua
Data(k) - 2021/12/05
7:00 pm
Kokapena:
Iturzaeta Herri Eskola
Sinopsia: Esmeralda, Ines eta Ursula, arratsaldero, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelez betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean.
Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da?
Nork mugitzen ditu Esmeralda, Ines eta Ursula pertsonaien corset-en hariak?
Sarrerak salgai daude turismo bulegoan 5 euroren truke.