Map Unavailable
Eguna/Ordua
Data(k) - 2022/08/07
12:00 am
2022ko salbatoreetako laugarren eguneko egitaraua:
- 09:30ean: Gazte Alaiak txistulariekin diana.
- 11:00etan: Herriko trikitilari eta panderojoleen kalejira, plazatik moilara.
- 11:40etan: Euskotren eta Eusko Label Ligako estropada: XIII. Getariako Ikurriña – 500. Urteurrena Saria.
*** Pantaila erraldoia frontoian eta portuan, estropada ikusteko. - 12:00etan: Hegaluzea parrilan, moilan eta frontoian.
- 12:00etan: Incansables txaranga, kalez kale, moilatik abiatuko da.
- 16:30ean: VIII. Patata Tortilla Txapelketa (14-18 urte).
- Ondoren: Getariako buruhandiak, herriko kaleetan zehar ibiliko dira.
- 18:30ean: Etxera bidea gertu ekimena: Sokartean, Txabeli Sierrak eta Maitane Ezpeletak osaturiko biolin eta gitarra duoaren emanaldia, Aldamar parkean.
- 19:45ean: Elektrotxorongo Elektrotxaranga, txosnetatik abiatuta kalez kale.
- 22:30ean: Gozategi frontoian.
- Jarraian: Soinuz Blai Getariako erromeria taldearen emanaldia, frontoian.
*** 19:00-21:00: Indarkeria sexistarik gabeko informazio gunea. Emagin-en postua Harritarten, Erasorik gabeko jaien alde.