Xabier Etxaniz getariar gaztea gaur itzuli da ETB2ko El Conquistador del fin del mundo telebista saiotik. Arratsaldean, 16:00ak baino minutu batzuk lehenago, ongi etorria egin diote lagunek moilan, El conquis: Debateko Ismael Pereira eta kamerak bertan zirela. Etxanizek sorpresa bat jaso du herrira heltzean, izan ere, lagunekin batera zegoen Xabier Saldias Egan taldeko abeslaria. Honek garagardoa ekarri dio ongi etorri opari gisa, baina lagunen artean edan dute abenturazalearen zain egondako tarte luzean.

Saldias eta Etxaniz telebista saioan izandako esperientziaz zein gazteak Eganen kontzertuetan pasatako denboraz hizketan aritu dira. Getariarrak ETBko kameren aurrean azaldu duenez, erromeria taldearen kontzertuetan gehiago eman izan du El Conquistador del fin del mundon baino.

 

 

 

Lotutako albisteak: