Duela bi aste jakinarazi zuen Udalak Sahatsaga Goian etxebizitza berriak eraikitzeko asmoa. Batzuk babes ofizialekoak eta tasatuak izango dira;  horien ordenantzari joan den astean eman zitzaion lehen onarpena Osoko Bilkuran. Bertan agertzen dira etxebizitzon eskatzaileek bete beharreko baldintzak. Aurreratu dutenez, baremazio sistema bideaz esleituko dira etxebizitzak eta behar ezberdinei erantzuteko kupo ezberdinak egingo dira.

Horien guztien inguruko xehetasunak azaltzeko bilera antolatu du Udalak ostegun honetarako. Udala informatzen saio berezia izango da 19:30etik aurrera udaletxeko batzar aretoan.

 

Lotutako albisteak: