Larunbateko emanaldiak iragarri genituen duela egun batzuk ARTZAPEn, baina lehenago ere izango da Gaztetxean musikaz gozatzeko aukerarik. Izan ere, biharko, otsailak 21, Iker Martinez&Zaldi Herrenak eta DePekuliars taldeen kontzertuak antolatu dituzte. Kontzertuak 22:30ean hasiko dira.

 

Larunbatean, berriz, Rata Negra, Marmol eta Managaitz taldeen txanda izango da. Hauek 21:30etik aurrera igoko dira oholtzara.