Gaur baieztatu da Covid-19aren ondorioz, herrian izandako bigarren heriotza. Hala, atzo gauen egin zen bezala, Udalak hildakoaren oroimenerako eta gertukoei elkartasuna adierazteko, 21:00etan, etxeko lehioan kandela bat jartzeko deialdia egin du.

Bestalde, Osakidetzaren azken datuen arabera, koronabirusaren proban positibo eman duen herritar bat gehiago dago. Hala ere, kontuan izan, proba egin gabeko eta beraz, identifikatu gabeko kasu gehiago egon litezkeela. Azken egunetan, kopurua bi gaixoetan mantendu da, baina gaur bat gehiago dagoela adierazi dute. Gaur gaurkoz, beraz, hiru dira kutsatuak izan direnak. Eskualdeko gainerako herrietan ere, joera berdina da. Atzotik Zarautzen zortzi kasu berri atzeman dituzte, Zumaian hiru, Orion bi, eta Aian, berriz, ez da kasu berririk egon.

Zenbakiak gorantza doaz eta EAEn, orain arte, koronabirusan positibo eman duten herritarrak 5136 izan dira, hildakoak 241, berreskuratuak, aldiz, 133. Nafarroan, bestalde, kutsatuak 1829, hildakoak 70 eta berreskuratutakoak 98.

 

Lotutako albisteak: