Pixkanaka-pixkanaka, zerbitzu guztiak bere onera itzultzeko lanei heldu die UKUEk. Hala, bihar, konfinamendua arintzeko bigarren fasean sartzearekin batera, aurrez aurreko arreta zerbitzua martxan jarriko da eta garbiguneak ohiko ordutegira itzuliko dira.

Aurrez aurreko Arreta Zerbitzuak

Azken asteetan, jendaurreko jarduerak etenda egon direnez, Udal Elkartearen aurrez aurreko Arreta Zerbitzurik ere ez da egon. Astelehenetik aurrera, ordea, ohiko ereduari helduko dio. Edozein kasutan, segurtasun eta prebentzio neurriak bermatzen jarraitzeko, nahitaezkoa izango da aldez aurretik hitzordua hartzea.

Zerbitzua, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara eskainiko da. Hitzordua hartzeko hainbat aukera daude: 943 89 08 08 telefonora hots eginez, harrera@urolakosta.eus posta elektronikora mezu bat bidaliz edota Zerbitzu telematikoaren (egoitza elektronikoa) bitartez.

Garbiguneak ohiko ordutegian zabalik

Iragan den astelehenean, herritar ororentzat zabaldu ziren eskualdeko hiru garbiguneak, eta bihartik aurrera ohiko ordutegira itzuliko dira: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era eta 16:30etik 18:30era; larunbatetan, 10:00etatik 12:30era.

Hala ere, aldez aurretik, garbigunera deitu eta hitzordua eskatzea nahitaezkoa izango da. Eskaerak garbigunea zabalik dagoen ordutegian egin beharko dira.

 

Lotutako albisteak: