Joan den ostiralean, ekainaren 12an, amaitu zen Urritzak antolatuko dituen udaleku irekietan izena emateko epea. Urtero bezala, uztailaren 1ean hasi eta 30a bitartean egingo dira. Urritzako ordezkariek ARTZAPEri jakinarazi diotenez, “izena eman duten guztiak izan dira onartuak, eta guztira, 100 haur apuntatu dira”.

Koronabirusaren ondorioz, ordea, zenbait egokitzapen egin behar izan dituzte. Alde batetik, Txiki Txokorik ez da egingo. Bestetik, udalekuetako taldeak txikiagoak izango dira: “5-7 haur inguruko taldeak sortuko ditugu, eta talde bakoitza begirale baten gain egongo da”. Bestalde, onartuak izan diren haurren gurasoek sinatu beharreko baimenak nahiz ordainketa ziurtagiria posta elektroniko bitartez entregatu beharko dituzte.

 

Lotutako albisteak: