Azken orduetan zabaldu diren zurrumurruen aurrean, Politena jatetxeko arduradunek jakinarazi dute, koronabirusagatik kutsatuetako bat bertako langilea dela. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako eta Osalaneko ordezkariek jakinarazi diete fokua ez dagoela tabernan. “Kutsatu den pertsona kanpoan kutsatu dela adierazi digute. Barruan kutsatzeko, pertsonak 15 minutu egon behar omen du jarraian maskararik gabe dagoen norbaitekin. Guk maskararekin egiten dugu lan, hortaz, esan digute ez dela Politenan izan kutsatzea”, azaldu dute.

Gauzak horrela, taberna desinfektatzean, ireki ahal izango dutela ohartarazi diete, ohiko langileekin, kutsatuta dagoena salbu. “Orain arte ari ginen bezala, maskarekin, egingo dugu”. Desinfekzioa biharko aurreikusten dute eta ondoren Eusko Jaurlaritzako ordezkari bat pasako da desinfektatuta dagoela eta lanera bueltatu daitezkeela bermatzeko.

Egoeraren aurrean, lasaitasuna transmititu nahi izan dute jatetxeko arduradunek.

 

Lotutako albisteak: