19:30ean, Iturzaeta aretoan, duela 94 urte Beizaman izandako hilketetan oinarritutako filma ikusteko aukera izango da. Lehen saio honetan, gainera, filmaren zuzendari Asier Sustaeta eta produkzio lanetan aritu den Joseba Fuentes getariarra egongo dira. Horiekin Korosagastiren sorkuntza lana nolakoa izan den eta esperientzia hau nola bizi izan duten ezagutuko dute bertaratuek.

Oraindik gaurko hitzordurako sarreratik ez duzuenok Iturzaeta Eskolan bertan erosi ahal izango duzue, lau euroren truke, emanaldiaren aurretik. Hala egitera, proiekzioa baino lehenxeago bertaratzea eskatzen dizuegu.

Bestalde, gaurko saiora etorri ezin duzuenok aste honetan beste bi aukera izango dituzue: ostiralean, 22:00etan, eta igandean, 19:30ean. Bi egun horietarako sarrerek bost euro balio dute eta Harritarten egongo dira salgai larunbatera arte. Soberan baleude, emanaldi bakoitzaren egunean bertan, aretoan erosi ahal izango lirateke.

Filmak ordubeteko iraupena du; hemen duzue ikusgai trailerra.

 

Lotutako albisteak: