Gaur zortzi, hilaren 21ean, egingo da Urritza eta Euskaraldiako batzordeak haurrentzat antolatutako ekintza. 10:30ean hasita, Euskaraldia aitzakiatzat hartu eta Gora euskara jartzen duen mosaiko bat osatu, eta koreografiatxo bat egingo dituzte.

Ekintzan parte hartzeko aurrez izena eman behar da; horretarako, gogoratu, partehartzaileen izen abizenak Urritzako posta elektronikora (urritza.ae@gmail.com) bidali behar dira. Hasiera batean, gaur amaitzen zen epea, baina antolatzaileek hala erabakita, bihar arte luzatu dute izen-ematea.

 

Lotutako albisteak: