Aste honetan, KZguneak IKTei buruz antolatutako zuzeneko hitzaldietako hirugarrena egingo da. Bertan, mugikorreko kontaktuak Googleko kontaktuekin sinkronizatzen irakatsiko dute. Aurreko hitzaldiak bezala, 30 minutu iraungo ditu eta euskaraz nahiz gaztelaniaz eskainiko da.

Gaztelaniazko saioa bihar, azaroak 17, 11:00etatik 11:30era, egingo da; hitzaldiaren jarraipena hemen egin ahalko da. Euskarazkoa, berriz, ostegunean, azaroak 19an, izango da; hau ere, ordu berean, 11:00etatik 11:30era. Euskarazkoa hemen egongo da ikusgai.

Saioan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez izena ematea. YouTubeko ekitaldirako sarrera librea da, eta gainera, hitzaldi guztiak grabatuta geratuko dira, nahi duenak nahi duenean ikusi ahal izateko.

Lotutako albisteak: