Joan den larunbatean, urtarrilaren 16an, Getariako Keta Sharks saskibaloi taldeak Durangoko Tabirako Baque taldearen aurka zuen partida. Iosu Mugika Ketako koordinatzaileak ARTZAPEri jakinarazi dionez, norgehiagoka bertan behera geratu zen; izan ere, koronabirus kasuek gora egin, eta Durango herria eremu gorrian sartu da. “Bi klubek eta Euskal Saskibaloi Federazioak bat egin dugu partida bertan behera uzteko erabakiarekin”, gaineratu du Mugikak.

Ia hiru hilabetez geldirik egon ondoren, larunbatean berrekin behar zion Sharksek 2020-2021 denboraldiari, baina azkenean ez zen posible izan.

 

Lotutako albisteak: