Lehengo urte amaieran bukatu zituzten Meaga auzoko biribilguneko lanak, baina oraindik ez dituzte martxan jarri bertan ezarritako semaforoa eta argiteria. Gipuzkoako Foru Aldundiako Bide Azpiegituretako departamentuak hedabide honi azaldu dionez, “argindarra lortzeko Iberdrolarekin egin beharreko kudeketa luzatu egin da”. Iberdrolak aldundiari esan dionez, bi astetan argindar hornidura izango omen da bertan, eta semaforoa eta argiteria martxan jarriko dira.

Meaga auzoko bizilagun batek azaldu digunez, aste honetan jarri dute autobus geltokiko markesina.

Lotutako albisteak: