Azken bi egunetan koronabirus kasu asko atzeman dituzte Getarian, sei asteazkenean eta bederatzi atzo. Gaurko datuetan nabaritzen da beherakada, izan ere, atzo hiru kutsatu berri identifikatu zituzten. Gaur-gaurkoz, intzidentzia tasa 1342,76n dago, 100 puntu baino gehiago igo da atzotik.

Eskualdean egoera ez da hobea, atzo beste 69 kasu positibo atzeman zituzten. Ondorioz, eremu gorrian daude 5.000 biztanletik gora dituzten Orio, Zarautz, Zumaia, Azkoitia eta Azpeitia. 5.000 herritar baino gutxiagoko herrien artean, 400dik gorako intzidentzia tasa dute Aiak eta Zestoak ere.

Aurreko egunaren pareko jarraitzen dute Euskal Autonomia Erdikegoko datuek: 10.067 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo eta 916 positibo atzeman zituzten.

 

Lotutako albisteak: