Osakidetzak emandako koronabirus datuen arabera, atzo beste lau kasu atzeman zituzten Getarian. Hala ere, intzidentzia tasa mantendu egin da eta 1448,76koa da. Eskualdeko joerak bestelako norabidea hartu du, izan ere, herri handienetan gora egiten du egunero intzidentzia tasak.

Atzo 12.709 PCR eta antigeno proba baliozko zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan. Horietatik, 1.002k eman zuten positibo, bezperan baino 223 gehiagok. Hala, positibo tasa % 7,9koa zen atzo; % 6,3koa aurreko egunean.

 

Lotutako albisteak: