Herenegun hiru eta atzo, berriz, bi kasu atzeman dituzte herrian. Hala ere, intzidentzia-tasak koska bat behera egin du, eta 1378,09an kokatu da. Azken hamalau egunetan, 39 COVID kasu atzeman ditu Osakidetzak Getarian.
Atzo 12.137 PCR eta antigeno proba egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan, bezperan baino 425 test gutxiago. Positibo kopurua, ordea, altuagoa izan da: herenegun 774 izan ziren eta atzo 869. Erietxeetako egoerak, bestalde, apur bat hobera egin du: 732 gaixo egotetik, 726 egotera igaro dira. Horietatik 184 lagun ZIU zainketa intentsiboetako unitatean daude.
Lotutako albisteak:
- Beste hiru koronabirus kasu atzeman dituzte
- Aurreko egunetan baino kononabirus kasu gutxiago atzeman dira asteburuan
- Beste lau koronabirus kasu atzeman dituzte
- Koronabirus kasuak igo arren, intzidentzia tasa mantendu egin da