Hasiera batean, Euskal Herriko tontorren igoera ekimena joan den urriaren 3an egitea zen Sareren asmoa. Eguraldi txarra tarteko, ordea, atzeratu egin behar izan zuten. Hala, maiatzaren 8an, larunbatean, egingo da. Egun horretan, Euskal Herriko 650 mendi ezagunenak igotzeko deialdia egin du Sarek. Getariatik San Anton mendira igoko dira. Parte-hartzaileak 11:30ean elkartuko dira Gudarien Enparantzan, eta 12:00etan Katxapon egotea aurreikusten dute. Ondoren, taldeko argazki bat aterako dute bertan.

Egitasmo horren bitartez, aldarrikatuko dute “urruntze-politika desagertzea eta presoak eta erbesteratuak Euskal Herrira itzultzea, nahiz preso guztiei gradu-progresioa aplikatzea”. Izan Bidea dinamikaren baitan egingo den egitasmoa da. Antolatzaileek azaldu dutenez, “gaur arte, ia-ia milioi bat km bete dira ekimenari ekin genionean iragarritako 3.127.326 kilometroetatik. Hau da, gure konpromisoa da Euskal Herrian bizi garen herritar beste km egitea”.

 

Lotutako albisteak: