Ekainaren 24tik atzo arte Getariako intzidentzia-tasak zeroan eutsi dio. Atzo, ordea, hiru kutsatu identifikatu zituen Osakidetzak Getarian, eta ondorioz, intzidentzia metatua 106,01era igo da.

Euskal Autonomia Erkidegoan ere, intzidetzia-tasak nabarmen egin du gora. Ostiralean, 294,68koa zen tasa; atzo, berriz, 318,77koa. Positibo-tasa ere %7,9tik %9,7ra igo da. Atzo, guztira, 6.923 PCR eta antigeno proba egin eta 672 positibo atzeman zituzten. Kasu gehienak Bizkaian eta 19-39 urteko adin tartean izan dira.

Erietxeetan koronabirusak jota dagoen gaixo kopuruak gora egin du. Gela arruntetan 82 pertsona daude, aurreko egunean baino hamabi gehiago; ZIUetan, aldiz, 28, bezperan baino lagun bat gehiago.

Lotutako albisteak: