Azken egunetan, ia egunero agertu dira koronabirus kasuak Getarian. Iragan den asteburuan, ordea, kutsatzeek geldialdi bat izan dute. Izan ere, ostiralean kasu bat atzeman zuten herrian, larunbatean eta igandean, berriz, ez dute kasu berririk identifikatu. Hala, intzidentzia-tasa apaldu egin da eta 671,38an kokatu da.

Euskal Autonomia Erkidegoan, atzo erregistratu zen asteburuko positibo kopuru murritzena, proba gutxien ere atzo egin zituzten. Orotara, 7.206 PCR eta antigeno proba egin eta 942 positibo atzeman dituzte; positibo-tasa %13,1ekoa izan da. Erietxeetako egoerak, bestalde, okerrera egin du. Atzo, 227 gaixo zeuden gela arruntetan, bezperan baino 28 gehiago; ZIUetan, berriz, 56 lagun, aurreko egunean baino bat gehiago.

 

Lotutako albisteak: