Bihar eta etzi, Esperantzak bi hitzordu izango ditu Castro Urdialeseko (Kantabria) uretan. Espainiako LXXIV. Traineru Txapelketan lehiatuko dira getariarrak: bihar, 17:00etan hasita, kanporatzeak jokatuko dituzte; igandean, berriz, 11:00etan hasita, finalak. Bi egunetan, emakumezkoen traineruak izango dira uretaratzen lehenak; ondoren, gizonezkoen txanda izango da. Guztiek, 5.556 metroko ibilbidean zehar egin beharko dute arraun.

Getariarrekin batera, gizonezkoen kategorian, beste sei ontzik hartuko dute parte norgehiagokan. Euskal Herritik hiru talde joango dira: Getaria, Arkote eta Kaiku. Galiziatik, Samertolameu taldea izango da eta Kantabriatik bertatik, etxean arituko dira, Castreña, Camargo eta Pedreña.

Bestalde, lehen mundu biraren bosgarren mendeurrenaren harira, Espainiako Armadarekin batera, Espainiako Arraun Federazioak irabazleei Lehen mundu biraren bosgarren mendeurrena – Juan Sebastian Elkano saria emango die.

Lotutako albisteak: