Emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruko iritziak jasotzeko asmoz, Getariako Udalak galdetegi bat zabaldu zuen getariarren artean duela aste batzuk. Bihar, urriak 8, izango da hura betetzeko azken eguna.

Ekimen hori berdintasun diagnostikoa egiteko prozesuaren baitan kokatzen da. Izan ere, Emun Aholkularitza taldearen laguntzarekin, Getariako Udala herriko emakumeen eta gizonen berdintasun diagnostikoa lantzen ari da: “Galdetegi honetan bildutako informazioa Getariako berdintasun egoeraren argazkia osatzeko baliagarria izango da, bai eta eragiteko eremu nagusiak bistaratzeko ere”, azaldu zuten udaletik galdetegia zabaltzerakoan. Hala, diagnostiko horren bitartez, Getariako berdintasun-plan bat egitea izango da azken helburua.

Galdetegia etxez etxe banatzeaz gain, hemen klikatuta, online bete daiteke. Paperezko formatua erabiliz gero, galdetegia udaletxeko buzoian edo udaletxean bertan utzi beharko da.

 

Lotutako albisteak: