Azken egunetan zenbatutako koronabirus kasuak tarteko, beste koska bat egin du gora Getariako intzidentzia-tasak. Astelehenean, 1.413,43an zegoen, gaur, berriz, 1.837,46an; 400 puntu pasatxo handitu da tasa. Getarian, atzo, lau kasu zenbatu zituzten; herenegun, sei eta astelehenean, hiru.

Euskal Autonomia Erkidegoko datuek ere goranzko joera bera erakusten dute. Atzo, astelehenean baino 2.613 PCR eta antigeno proba gehiago egin eta 87 positibo gehiago zenbatu zituen Osakidetzak. Atzoko egunez, zehazki, 13.425 test egin eta 1361 koronabirus kutsatu atzeman ziren.  Positibo-tasa, ordea, %11,8tik %10,1ra jaitsi da.

Erietxeetako egoerari dagokionez, ohe arruntetan, astelehenean baino gaixo gutxiago daude. Astearen hasieran, 229 lagun zeuden; gaur gaurkoz, 207. ZIUetan, aldiz, 55 pertsona daude, astelehenean baino sei gehiago.

Lotutako albisteak: