Bihar, martxoak 30, amaituko da Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko oliba-olio birjina estra eta kontserba, arroz, pasta eta lekale-sortak eskatzeko epea. Dagoeneko, orburuak eta menestrak agortuta daude; beraz, horiek erosteko aukerarik ez dago. Eskaerak errigora.eus webgunetik edo telefono bidez (848 87 12 23) egin daitezke.

Produktu guztiak euskaraz etiketatutakoak dira eta auzolanari esker, erosleek ekoizlearen jatorrizko prezioan eskuratu ditzakete. Egitasmo horren bitartez, Errigoraren helburua da elikadura burujabetzaren bidean, “bestelako ekoizpen eta banaketa-ereduak ohiko bihurtzea”. Olioa bidoietan dago eta arroza, pasta eta barazki-kontserbak 12 unitateka. Ordainketari dagokionez, txartel bidez edo produktuak jasotzerakoan, eskudirutan egin daiteke.

Azken bi kanpainatan egin bezala, oraingoan ere Artzape Euskara Elkartea arduratuko da Errigorako produktuak Getarian banatzeaz. Hala, getariarrek herrian bertan jaso ahal izango dituzte eskatutakoak; hain justu, maiatzaren 12an, osteguna, 16:00etatik 20:00etara, Eskualtxetan.

 

Lotutako albisteak: