Bi urteko etenaren ostean, bueltan da Getariako triatloia. GETRI 2022 izango da aurtengo edizioa eta datorren maiatzaren 21ean, larunbatean, 16:00etan hasita egingo da. Triatloi taldetik jakinarazi dutenez, “probak irauten duen bitartean, zirkuituaren segurtasuna bermatzeko” jendea behar dute. 

Boluntario izateko ondorengo datuak bidali beharko dira getariakotriatloia@gmail.com posta elektronikora edo, Whatsapp bidez, 630 870 662 telefono zenbakira: izen-abizenak, NAN zenbakia, telefono zenbakia, helbide elektronikoa eta kamisetaren neurria. 

Getaitri elkarteko kideek eskerrak eman dizkiete aurreko urteetan antolakuntzan lagundu izan duten herritar guztie. Era berean, sari banaketa egiten denean, boluntarioen artean, Getariako triatloi taldearen eta frogaren babesleen hainbat lote eta produktu zozkatuko dituztela gogorarazi dute. Laguntzen dutenak ondoren egingo den parriladara ere gondidatu dituzte. 

Maiatzaren 16ra arte zabalik dago izen-ematea. Parte-hartzaileek igerian 750 metro, bizikletaz 20 km eta korrika 5 km egin beharko dituzte.

 

Lotutako albisteak: