Haur, gazte nahiz heldu, herritar orori zuzendutako egitasmoa prestatu dute Getariako Udalak eta Urritza Aisialdi Taldeak. Antolakuntzatik azaldu dutenez, partaideek jarduera desberdinak egiteko eta probatzeko aukera izango dute. Horrez gain, adin guztietako herritarrei, eta ez soilik haurrei, begira prestatutako ekimena dela nabarmendu dute eta herritar guztiak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte. Ginkana uztailaren 30ean, larunbatarekin, egingo da.

Nahi izanez gero, familian edota kuadrillan eman daiteke izena eta apuntatzeko ez dago zertan kopuru jakin bateko taldea sortu. Izen-ematea, beraz, banaka edo lagun kopuru desberdinetako taldetan egin daiteke. Ondoren, zortziko taldeak eratuko dituzte, baina horretaz antolakuntza arduratuko da.

 

Lotutako albisteak: