San Anton egunaren harira, ostiralean hasi eta datorren asteartea bitartean, hainbat ekitaldi antolatu dituzte herrian. Udal ordezkariek, herriko hainbat eragiletako kideekin batera, larunbatean aurkeztu zuten egitaraua. Aurkezpen ekitaldian izan ziren Xabier Etxaniz Gure Txeru Pilota Elkarteko delegatua, Ane Ezenarro Alamedatik Habanerara Bertso Eskolako kidea, Haritz Alberdi alkatea, Ekaitz Esteban Kirol zinegotzia eta Aratz Lertxundi Getariako Gazte Asanbladako kidea.

Estebanek azaldu duenez, adin tarte guztiei begira prestatutako programa da. Aurtengoan, gainera, berrikuntza modura, gazteei zuzendutako eguna antolatu dute eta San Anton Egunez, goizez, haurrek herri kiroletan ibiltzeko aukera izango dute.

Urtarrilak 13, ostirala

22:15 – Eskuz Binakako Pilota Txapelketa Sahatsaga kiroldegian. Promozioko Binakako Txapelketa: Egiguren V.-Erostarbe eta Exposito-Bikuña. Epelen Binakako Txapelketa: Ezkurdia-Martija eta P.Etxeberria-Rezusta.

Urtarrilak 14, larunbata

12:00 – Txupinazoa.
14:30 – Herri bazkaria.
18:00 – Elektrotxorongo elektrotxaranga.
21:00 – Kontzertuak: GZR, Arcada Social eta Dj Tintz.

Urtarrilak 15, igandea

09:30 – Diana Getariako Musika Bandarekin.
12:30 – Getariako Musika Bandaren San Antonetako kontzertua elizan.
18:00 – Bertso-saioa Cristobal Balenciaga Museoan. Ane Ezenarroren gidaritzapean arituko dira Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi eta Nerea Ibarzabal bertsolariak.

Urtarrilak 16, astelehena

17:00 – Txokolate beroa plazan.
18:00 – Tomaxen abenturak frontoian.
Ondoren, buruhandiak eta Incansables txaranga.

Urtarrilak 17, asteartea 

09:00 – Diana Gazte Alaiak Txistulari Taldearekin.
11:00 – Meza nagusia.
11:00 – Euskal jokoak: haurrentzako herri-kirol saioa Sahatsaga kiroldegian.
Goizean zehar, talogileak eta bertako ekoizleen azoka.
12:45 – Txakolin uzta berriaren dastaketa: irekiera pregoia Lizaso eta Egañaren eskutik eta dastaketa.
13:30 – Lizaso eta Egaña bertsolariak udaletxeko balkoitik.
18:00 – Herri kirolen erakustaldia frontoian. Aizkolariak: Julen Alberdi “Txikia IV” eta Mikel Larrañaga. Harri-jasotzaileak: Xabat Olaizola eta Udane Ostolaza. Pentatloia: Nerea Arruti (pentatloiko txapelduna) eta Karmele Gisasola (pentatloiko txapeldunordea).
19:00 – Lizaso eta Egaña udaletxeko balkoitik.

Argazkia: Getariako Udala

 

Lotutako albisteak: