San Anton Egunaren testuinguruan, urtero egin ohi duen modura, Getariako Musika Bandak sanantonetako kontzertua emango du. Igandean, 12:30ean hasita, Salbatore Deuna elizan izango da emanaldia. Bertaratzen denak ondoko piezak entzuteko aukera izango du:

 

  • Don Pajarita (Ferran Ferran)
  • Fayritale of New York (The Pogues)
  • Laboakadak (Amaia Dorronsoro)
  • Budapest Impressions (Roland Kernen)
  • Cry of the Last Unicorn (Rossano Galante)
  • Boney M Superhits (Steve McMillan)

Kontzertu aurretik, musika bandako kideek diana joko dute. 09:30ean hasita, instrumentuak esku artean hartuta, kalez kale ibiliko dira.

 

Lotutako albisteak: