Igande honetan amaituko da Egunean behin jokoaren hamaikagarren denboraldia. Azken urteetan bezala, Euskal Herri mailako finala egingo dute, eta 2019an moduan, presentziala izango da. Gainera, final horrek erabakiko du nor diren denboraldiko irabazleak.

Datorren ostiralean, martxoaren 31n, izango da finala Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan. 18:00etan hasiko da ekitaldia eta Kike Amonarriz euskaltzalea izango du gidari.

Denboraldi honetan sailkatzen diren lehen ehun jokalariek egon ahal izango dute finalean, baina bertaratuko direla baieztatzeko, izena eman beharko dute. Postu horietatik kanpo geratutako beste norbaitek ere finalean parte hartu nahiko balu, izena eman beharko luke eta itxaron zerrendara pasako litzateke. Hutsik geratutako lekuaren arabera banatuko dituzte finalerako plazak.

 

Lotutako albisteak: