Abuztuaren 7an egingo da aurten gazteen arteko patata tortilla txapelketa. Goizeko ordutegira itzuliko da, 11:00etan hasiko baita; parte-hartzaileek ordu eta erdiko tartea izango dute tortilla prestatzeko. Txapelketan izena emateko epea, berriz, zabalik dago uztailaren 28ra arte, turismo bulegoan.

Lehiaketa 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzako da eta bikoteka hartu beharko dute parte. Beraiek eraman beharko dituzte zartagina, labana, sardexka zein osagaiak nahasteko eta buelta emateko ontziak. Antolakuntzak, berriz, 4-5 patata, 8 arrautza, olioa, gatza eta sua emango dizkio bikote bakoitzari.

Epaimahaiak, tortillarik onena aukeratzeko, kontuan hartuko ditu haren itxura, zaporea eta sukaldarien jantziak.

 

Lotutako albisteak: