Joan den astean, gogotsu eta indartsu hasi dute getariarrek Egunean Behin jokoko 13. denboraldia. Lehenengo aste honetan, 532,35 puntu lortuta, Aitor IO izan da Getaiarrak taldeko irabazlea. Bataz beste, 8,9 galdera zuzen erantzun ditu, 53 segundotan. Bigarren sailkatua Ani izan da, 518,18 puntu lortuta, eta hirugarrena Iure, 508,18 punturekin.

Lehia hasi besterik ez da egin, aurrerantzean ikusi beharko da zein bide hartzen duen denboraldiak. Momentuz, taldeko langa Aitor IOk ezarri du. Iñork gaindituko al du?

 

Lotutako albisteak: