Iluntzeko 18:00etatik 20:00etara, plazan egongo dira Artzape Euskara Elkarteko kideak Errigorako saskien eskaerak jasotzen. Izan ere, azken urteetan egin modura, Artzape arduratuko da Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko produktuekin osatutako saskiok getariarren artean banatzeaz.

Aurrez aurreko aukera horrez gain, urriaren 20tik azaroaren 9ra arte, online ere eska daiteke saskia Errigoraren webgunean. Aurten, hasieratara itzuli eta saski bakarra egongo da aukeran, 23 ekoizleren 9 produkturekin osatuta. 50 euroko prezioa izango du bakoitzak eta haien balioaren %25 Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da; hain zuzen, AEK, Ikastolen Elkartea, Sortzen eta Agerraldia laguntzeko erabiltzen da dirua.

 

Lotutako albisteak: