Egunean Behineko 14. denboraldia hasi zenetik, jada, bete dira hiru aste. Lehenengotik hona, Getaiarrak taldean, gauzak ez dira gehiegi aldatu. Izan ere, Iruene erabiltzaileak lortu du hiruretan garaipena. Hiru aste horietako puntuaziorik baxuena azken astean lortu du; hain justu, 556,17. Hala ere, nahikoa izan du Getaiarrak taldeko gainerako partaideak gainditzeko.

Bigarren eta hirugarren sailkatuak Kajutei eta Lo erabiltzaileak izan dira, hurrenez hurren, 539,13 eta 538,26 puntu eskuratuta.

 

Lotutako albisteak: