Azken orduko hainbat gorabehera tarteko, XII. Floren Memoriala Futbito Txapelketaren baitan igande arratsaldean jokatu beharreko norgehiagokak orduz aldatu behar izan ziren. Hala, batzuk egunean bertan jokatu ziren, goizez, eta beste bat ostiral gauean.

Ezustekoak aparte utzita, gogoz eta gol ugarirekin eman zaio hasiera txapelketari. Izan ere, bai Astillerok bai Iribarrek hamahiruna gol sartu dituzte. Lehenengoak 13-3 gailendu zitzaizkion Kaia/Kaiperi eta bigarrenek, Iribarrek, emaitza bera lortu zuten Elkanoren kontra.

Itxas Etxe eta Marukaren artekoa 9-2koarekin amaitu zen, Izarri eta Taxcoren artekoa 4-3koarekin eta Abeta Berri-Old Starsen artekoa hirunako berdinketarekin.

Hala, lehen jardunaldia amaituta, Astillero eta Iribar dira sailkapeneko lehen postuetan, puntu eta goletan berdinduta.

Bigarren jardunaldia

Gure Txeruk finkatuta ditu bigarren jardunaldirako norgehiagokak:

Otsailak 23, ostirala

  • 22:00etan, Izarri-Old Stars. Epailea, Elkano.
  • 23:00etan, Elkano-Kaia/Kaipe. Epailea, Old Stars.

Otsailak 25, igandea

  • 17:00etan, Taxco-Astillero. Epailea, Itxas Etxe.
  • 18:00etan, Itxas Etxe-Iribar. Epailea, Astillero.
  • 19:00etan, Abeta Berri-Maruka. Epailea, Taxco.

Eguraldi txarra egiten badu, kiroldegian jokatuko dira partidak.

Lotutako albisteak: