Herrian hain errotuta dagoen Floren Memoriala Futbito Txapelketak gaur gauean ekingo dio bere hamabigarren edizioari. Oraingo honetan, hamar talde lehiatuko dira, iaz baino bat gehiago. Gora beherak izan dira taldeetan: Old Stars, Elkano eta Maruka sartu dira, eta Haitze eta Dorrea desagertu.

Azken urteetan bezala, bi egunetan banatuko dira partidak eta jardunaldiak ostiraletako eta igandetako partidekin osatuko dira. Salbuespen gisa, zenbait partida aldatu eta beste egunen batean jokatzea suerta daiteke.

Hala, honakoak dira lehen jardunaldiko partidak:

Martxoak 16, ostirala

  • 22:00etan, Abeta Berri-Old Stars. Epailea, Kaia/Kaipe.
  • 23:00etan, Astillero-Kaia/Kaipe. Epailea, Abeta Berri.

Martxoak 18, igandea

  • 17:00etan, Elkano-Iribar. Epailea, Izarri.
  • 18:00etan, Itxas Etxe-Maruka. Epailea, Iribar.
  • 19:00etan, Izarri-Taxco. Epailea, Itxas Etxe.

 

Eguraldi txarra egiten badu, kiroldegian jokatuko dira partidak.