Kanpainaro egin ohi den modura, bihar, martxoak 5, Artzape Euskara Elkarteko kideek mahaia jarriko dute udaletxe azpian. Bertan, 18:00etatik 20:00etara, Errigoraren produktuak aurrez aurre eskatzeko aukera izango dute herritarrek.

Udaberriko kanpaina otsailaren 25ean hasi eta martxoaren 13an amaituko da. Interesatuek bi data horien artean egin beharko dituzte euren eskaerak. Horretarako, aurrez aurreko biharko aukeraz gain, Errigoraren webgunetik, uneoro dago eskaerak online egiteko bidea irekita.

Banaketa maiatzaren 16an

Auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta, herrian bertan jaso ahal izango dituzte eskatutako produktuak getariarrek. Artzapek maiatzaren 16an, arratsaldez eta Eskualtxetan, egingo du produktu horien banaketa.

Lotutako albisteak: