Orain aste batzuk Getaria eta Zarautz arteko errepidean gertatua pasatu da Getaria eta Zumaia artean. Azken asteetako denboraleen ondorioz, 24,288 eta 24,310 kilometroen artean, hamar metro inguruko sakonera duen zulo bat sortu da.

Gipuzkoako Foru Aldundiako Bide Azpiegituretako Departamentuak jakitera eman duenez, datozen egunetan, urgentziaz arituko dira kaltetutako eremua konpontzeko lanetan. Hori dela eta, errepidearen itsasaldeko erreia itxi dute eta txandakako zirkulazioan ari dira bideratzen trafikoa.

Bestalde, Getaria eta Zarautz arteko errepideak erabat itxita jarraitzen du eta momentuz, ez dago informazio berririk.

 

Lotutako albisteak: